top of page
Sphere on Spiral Stairs
IMG_3675.PNG

Julen Linazasoro

Sortzailea

Julen Linazasorok macsonrisas marka 2010ean sortu zuen, pertsonei gailuei ahalik eta etekin handiena ateratzen laguntzeko. Geroago, teknologia eta Internet erabiltzean guztiok izan ditzakegun arriskuak egiaztatzean, zibersegurtasunean espezializatu zen, eta banakakoei zein enpresei segurtasun-jarraibideak irakasten hasi zen, informazioa eta gailuak babesteko.

Julenek Gizarte lanak ikasi zituen, eta ordura arte bere bizitza profesionalaren zatirik handiena haurrekin eta nerabeekin lanean eman zuen. Hori dela eta, 2014an, adingabeek Interneten duten babesgabetasuna eta haientzat dauden arriskuak egiaztatzean, bere burua gehiago prestatzen hasi zen helburu bakar batekin: Haur eta nerabeen babesa mundu dugitalean. Horretarako familiei, irakasleei eta ikasleei eskolak ematen hasi zen gailu digitalak erabiltzean behar bezala babesteko eta pantailak, bideojokoak, sare sozialak eta, oro har, Internet erabiltzerakoan, kontzienteki eta modu seguru batean erabiltzen hasteko.

2019ko uztailean, Julenek Wema Corp enpresa sortu zuen profesional gehiago kontratatzeko eta egiten ari zen lana handitzeko, bereziki mundu digitalean adingabeak babestera bideratuz.

Gaur egun, macsonrisas Wema Corp-en hezkuntza digitaleko marka da, eta 6 pertsonako talde batek osatzen du. Talde horretan, gizarte-langileak, irakasle-ikasketetan graduatuak, psikologoak eta kazetariak daude. macsonrisas-en helburu nagusia adingabeak mundu digitalean babestea da. Bigarren helburua mundu digitala leku hobea, lagunkoiagoa eta seguruagoa bihurtzea da, guztiontzat, baina batez ere belaunaldi berrientzat.

Mundu hobea eraikitzea posible dela uste dugu, seguruagoa, zintzotasun, elkartasun eta eskuzabaltasun balio sendoak dituena, eta ziur gaude denok parte hartu dezakegula hori lortzeko.

Mundu horren sorkuntzan lagundu nahi diguzu?

bottom of page