top of page

Educación digital

Alumnos de colegio

Smartphoneak eta sareak 16 urtetik aurrera!
Lehen Hezkuntzako familientzako ekimena

Ikastetxeekin egiten dugun lanean, egunero familia asko aurkitzen ditugu. Familia askori zaila egiten zaie smartphoneak gomendatutako adinak jarraituz ematea, sare sozialak gomendatutako adinekin erabiltzen uztea... beraien haurren ikaskideek tresna horiek askoz lehenago erabiltzen hasten baitira eta presio handia dute. Presioa hain handia da, herri batzuetan benetako bazterketa arriskuak detektatzen hasi garela gomendatutako jarraibideak jarraitzen dituzten familien haurren artean. Izan ere, Lehen Hezkuntzako 6., 5. eta 4. mailako geletan, haur gehienak jada Whatsapp eta TikTok bidez komunikatzen hasten dira, edo beren adinerako gomendatuta ez dauden jolasetan hasten dira jolasten. Ondorioz, gomendatutako adinak jarraitzen dituztenak "arraroak" dira eta haur gehienak arriskuan daude.
 

Smartphoneak eta sare sozialak erabiltzerakoan adintxikikoek dituzten arriskuez jabetuta, eta horiek erabiltzeak izan ditzakeen ondorio negatiboak bertatik bertara ikusita, ekimen hau garatu dugu familiek beraien adingabeak babestu ahal izan ditzaten gomendatutako irizpideei jarraituz.

Niños con capas

EKIMENEAN PARTE HARTZEKO ARRAZOIAK

Haur eta nerabeek ez dute heldutasun maila nahikoa teknologia modu seguru eta konziente batean erabiltzeko, ezta ere dauden arriskuak antzemateko

Ez gaude bakarrik eta guztion artean dena errazagoa da


Nerabeen %98,5a gutxienez sare sozial batean dago eta
%65,1a profil bat baino gehiago du


Gehien erabiltzen diren sareak: Whatsapp (%95), Youtube (%90,8), Instagram(%79,9) eta TikTok (%75,3)

Haur eta nerabeen %33ak intentzio sexualak dituzten helduen kontaktuak jasaten dituztela estimatzen da

Haur eta nerabeen %50ak eskatu gabe eduki pornografiko eta bortitzak jasotzen ditu

Pornografiarekin daukaten lehenengo kontaktua 9 urterekin izaten da

DBHko 3 ikasleetatik 1ek jada interneten erabilera problematikoa duela estimatzen daGazteen

%75ak haurtzaroan indarkeria digitala jasan zuenZiberjazarpena

10 urterekin hasten da (erasotzaileak eta biktimak)


Adintxikikoen %10ak ziberjazapena jasaten duela aurreikusten da

Ziberjazarpena egiteko tresna erabiliena WhatsApp da

%15ak nerabeek baimena eman gabe beraien eduki intimoen zabalpena jasan dutela estimatzen da 

%11,4ak eduki erotiko-sexualak bidaltzeko presioak jaso ditu

DBHko lehenengo mailan (13 urte) sextosio kasuak antzeman ditugu (eduki intimoa ez publikatzeko txantaia)

%17ak sextorsioa jasaten dutela aurreikusten da





 

ARRISKU BATZUK
Smartphoneak, sare sozialak eta bideojolasak

Pederastak online jolasetan eta sare sozialetan: adin txikikoek egiten dutena ikusi eta gordetzen dute, eskaerak egiten dizkiete, engainatu eta manipulatzen dituzte, haien eduki intimoa jasotzen saiatzen dira eta fisikoki gelditzeko saiakerak egiten dituzte

Handientzako jolasetan ibiltzen badira, handiekin jolasten dira, handien gauzen inguruan hitz egiten dute, handiak izango balira bezela hitz egiten diete eta handiak izango balira bezala tratanzen dituzte 

Eduki eta komunitate arriskutsuak: Pornografía, eduki bortitzak, dantza sexualizatuak, diskriminazioa, drogak, autolesioak, sektak, talde bortitzak, proanorexia eta probulimia komunitateak...

Iruzurrak eta kontuen lapurketak

Desinformazioa bizitzako arlo guztien inguruan, aholku desegokiak, osasun fisikoa eta mentala arriskuan jartzeko aukera...

Toxizitatea, indarkeria digitala eta jazarpen digitala 

Eduki intimoen zabalpena

Sextorsioa: Ez badugu esaten diguten guztia egiten  eduki intimoak publikatuko dituztela esaten digute, txantaia 

Legearen urrapena

Indarkeriaren eta suizidioaren bultzapena

Adikzioa

Helduentzako plataformak ezagutzen dituzte eta haietara iristeko erreztasuna dute: Pornhub (munduko pornografía portalik handiena), Onlyfans (etxean egindako pornografia zabaltzeko erabiltzen den sare soziala) edo Azar (ezezagunekin hitz egiteko sare soziala)

Limiterik gabeko 
üublizitatea

Riesgos
Niños con mochilas

EKIMENA: FAMILIAEN ARTEKO HITZARMENA

Edades y pautas recomendadas

SMARTPHONEA

+16 URTE

Elkarrizketak maiztasun handiarekin: bizipenak, arriskuak, prebentzioa lantzeko eta arriskuak antzemateko irizpideak, erabileran lagundu...

Ordutegi bat eta erabiltzeko denbora mugak ezarri

INCIBE-ren Guraso kontrolen dokumentua

ikusi
:https://www.incibe.es/menores/recursos/control-parental

SARE SOZIALAK

+16 URTE

El primer año uso acompañado de la familia

Youtube (13), WhatsApp, Discord, Snapchat, Instagram, TikTok, Facebook, Twitter...

Para menores de 13 años existe Youtube Kids

Ajustes recomendados y controles parentales

Establecer horario y límite de tiempo de uso

BIDEOJOLASAK

PEGI KODEA

pegi.jpg

Gomendatutako adinak errespetatu

Gomendatutako segurtasun eta pribatutasun ezarpenak ezarri

Guraso kontrolak erabili

Ordutegi bat eta erabiltzeko denbora mugak ezarri

TELEBISTA PELIKULAK

PEGI KOEA

pegi.jpg

Gomendatutako adinak errespetatu

Streaming plataforma guztiek eta telebista inteligente guztiek guraso kontrolak dituzte

Ordutegi bat eta erabiltzeko denbora mugak ezarri

Círculo amistoso

Hau da proposatutako ekimena: ikastetxe bakoitzeko gela edo maila bakoitzean, familiek oinarrizko akordioak lortzea, adingabeak babestea errazagoa izan dadin. Oinarrizko akordio horiek 4 dira:

- Smartphonea emateko adina: Gomendioa 16 urtetik aurrera ematea da. Edozein arrazoirengatik adingabekoek telefonoa eduki behar badute 20€ balio duen tekladun telefono bat izan dezakete, hauek ez dituzte ez aplikaziorik ez Internetik.

- Sare sozialak erabiltzeko adina: Gomendioa 16 urtetik aurrera erabiltzea da. Sare sozialen erabilpen balditzek diote 13-14 urtetik aurrea. Guztiek erabili dezaketen familia-kontu bat sortu daiteke, ezarritako ordutegian erabiltzen dena eta, betiere, familiaren gida aktibo batekin ikusten eta esperimentatzen diren gauzak ulertzen laguntzeko. Segurtasun eta pribatutasun ezarpenak aktibatuta izatea komeni da. 

- Online jokoetan jolasteko adinak: Jokoetan jolasteko adinak ezartzerakoan, arriskuak zeintzuk diren ondo ulertzea lagungarria da. Adibidez, arrisku handienetako bat ezezagunak dira; beraz, gomendatutako adinetik hurbil badaude, pertsona ezagunekin bakarrik jolasten edo makinaren aurka jolasten arriskuak gutxitu egiten dira. Jolas gehienek guraso kontrolak dituzte.

- Telesailak eta pelikulak ikusteko adina: Gomendatutako adinak jarraitzea lagungarria izan daiteke eduki desegokien eraginpean ez egoteko.Familia askok irizpideak jarraituz gero, asko errazten du mugak jartzeko lana, haur gehienek antzeko mugak izango lituzketelako. Gehienek gomendioak ez badituzte jarraitzen, askoz ere zailagoa da besteentzako, eta emaitza haur guztiak arriskuan daudela da.Sare sozial, app, jolas edo serie bat adingabe batek ikusi edo erabil dezakeen zalantzarik badugu, seriearen sinopsian edo jolas edo app-en informazioan gomendatutako adinak etortzen dira beti.

Kontsulta mota hori egiteko orri bat honako hau da:
http://www.commonsensemedia.org/es. Ingelesez ikusi arren, gaztelaniazko terminoak bila ditzakezue eta emaitza edozein hizkuntzatan uler daiteke, gomendatutako adina zenbakitan erakusten baita.

Hemen aurkitu dezakezue hitzarmen eredu bat .Adingabeek gailu digitalak modu egoki batean erabiltzeko helburuarekin, ideia on bat izan daiteke gailu digitalaren erabileraren inguruko kontratu bat sinatzea adingabeen eta gurasoen artean. Kontratu horretan erabilera denbora, erabili daitezkeen app-ak, Sare sozialak, zer den erabilera egoki bat... zehaztu daiteke.

Hemen kontratu eredu bat jetsi dezakezue. Kotratu hau smartphonen, tablet-en, ordenagailuen... erabilera adosteko sinatu daiteke. Testu formatoan dago egokia ikusten baduzue aldatu ahal izateko. 

ZER EGIN DEZAKEGU EKIMENEAN PARTE HARTZEKO?

Ekimenean parte hartzeko honako idatzizko adibide hau eskaintzen dizuegu, nahi baduzue kopiatu eta itsatsi dezakezuena sare sozialetan partekatzeko: 

Parte hartuko duzue familientzako ekimenean?

 

Guztion artean gure adingabekoak babestu ditzakegu sare sozialak eta smartphoneak lehen hezkuntzan erabiltzeak dituzten arriskuetatik.

Ikastetxe bakoitzeko gela edo maila bakoitzean familiak oinarrizko akordioak lortzea da ideia nagusia, adingabeak errazago babestu ahal izateko:

- Smartphonea entregatzeko adinaren akordioa
- Sare sozialak erabiltzeko adinaren akordioa
- Online jolasetan ibiltzeko adinaren akordioa
- Telesailak eta pelikulak ikusteko adinaren akordioa

Parte hartu nahi baduzu, esaidazu eta partekatu!

Informazio gehiago: www.macsonrisas.es/smartphoneak-eta-sareak-16


Ideia gehiago

Zuen seme-alaben tutoreekin hitz egin dezakezue, berari galdetuz ea arriskuetaz jabetzen diren familia gehiago ezagutzen dituen, euren seme-alabak babesteko itxaroteko prest daudenak. Horrez gain, ekimena hurrengo guraso bileran proposatzearen ideia planteatu dezakezue.

Gure webguneko "familiak" atalean gurasoen kontrolei buruzko informazioa aurki dezakezue, eta "babesten ikasi ezazu" atalean sare sozialetan eta online jokoetan gomendatutako ezarpenak aurki ditzakezue. PDF atalean, Baliabideetan, informazio asko duten PDF ugari daude. 

¡Suscríbete a la newsletter y sé el primero en enterarte!

¡Gracias por suscribirte!

bottom of page