Heziketa Digitala
#TxartelGorriaDigitala
Pederasten online gerturapenak
LHn eta DBHn antzemateko eta blokeatzeko ekimena
2021eko azaroan ezagutzera eman zuten makroikerketa batean (https://www.unicef.es/publicacion/impacto-de-la-tecnologia-en-la-adolescencia), Unicefek adingabeen %10ak interneten helduen proposamen sexualak izaten dituztela egiaztatu zuen. Adingabeen %20ak Interneten bidez ezagutu zuten ezezagun batekin kalean gelditu zirela ere egiaztatu zuen, eta adingabeen % 20ak sexu-asmoak dituzten helduen ohiko kontaktuak izaten dituztela estimatu zuen. Harrezkero, kontaktu hauet murriztu beharren areagotzen ari dira.
Adingabeek dituzten arriskuez jabetuta, eta egunero ikastetxeetan sexu-asmoak dituzten pederasten kontaktuak asko handitzen ari direla ikusita, ekimen bat sortzea erabaki dugu haurrei, nerabeei eta familiei horrelako hurbilketak atzematen laguntzeko beranduegi izan baino lehen. Horretarako, pederastei eta horiek online jokoetan eta sare sozialetan erabiltzen dituzten teknikei buruz dauden ikerketa desberdinak ikusi ditugu. Hurbilketa horiek saihesteko modurik eraginkorrena horiek ezagutzera ematera dela uste dugu.
Lehen Hezkuntzan hurbilketa horiek antzemateko modu bat asmatu dugu, "Pederasta" hitza edo "helburu sexual" hitzak aipatu gabe, eta familia bakoitzaren esku uzten dugu horiek azaltzea, egoki deritzon moduan. Gu, interneten "txartel gorri digitalak" merezi dituzten jarrera eta ekintzetan oinarrituko gara. Bigarren hezkuntzan garrantzitsua iruditzen zaigu dena argi eta garbi azaltzea, nerabeek ondo ezagutu ditzaten online munduan egon daitezkeen arrisku batzuk.
Alerta-seinaleak argitara atera ditugu haurrak, nerabeak eta familiak adi egoteko, horiek ezagutzeko eta azkar errakzionatzeko gerturapen horiek ikusten dituztenean predatzaile horiek segituan blokeatuz. Horrela #TxartelGorriDigitala kanpaina abian jarri dugu seinale horiek sare sozialetan, online jolasetan edo ezezagunekin kontaktua izan dezaketen beste plataforma digitaletan antzemateko.
ZER DA GROOMING-A
Grooming-a heldu batek adingabeko baten kontra aurrera eramaten duen manipulazio psikologikoko prozesua bat da. Helburua adingabeen kontrol emozionala hartzea da, helduen nahi sexualak lortzeko. Prozesu horrek hainbat fase ditu, baina beti ez dira guztiak edo orden berdinean ematen.
Kontuan hartu beharreko gauza batzuk
Garrantzitsua da biktimen adinaren eta ezaugarrien arabera gerturapenak aldatu egiten direla kontuan hartzea. Biktimak haurrak direnean pederastak beraien buruak umeak izango balira bezela aurkeztea ohikoa da, horrela haurren konfidantza errazago irabazi dezakete. Baina biktimak nerabeak direnean, gaizkileek beren benetako adina eta benetako nortasuna erakustea erabaki dezakete. Era berean, pederasta batzuek adingabeekin "harreman" fisiko iraunkorrak bilatzen dituzte, baina hurbilketa batzuk haurren sexu-materiala azkar biltzean zentratu daitezke. Predatzaile horiek aldi berean biktima ugari izan ohi dituzte.
Era berean, oso garrantzitsua da ulertzea kanpaina hau online jokoetan eta sare sozialetan oinarritzen bada ere, adingabeak egon daitezkeen Interneteko edozein online plataforma arriskutsua dela, pederastak zain egon daitezkelako. Familia askok online jokoetan eta sare sozialetan arreta jartzen dute, baina, adibidez, online irakurketa-foro bat adingabeentzako arrisku-lekua ere izan daiteke, edo Apalabrados jokoa, edo ezezagunekin hitz egin dezakegun beste edozein leku, leku horretako sortzaileen helburua edozein izanda ere.
Predatzaile asko adin-tarte zehatzek erakartzen dituzte, beste ezaugarri fisiko batzuek baino gehiago.
Grooming-arekin erlazionatuta dauden beste datu batzuk
The Guardian egunkari britainiarrak artikulu bat argitaratu du duela gutxi (https://www.theguardian.com/technology/2022/aug/09/self-generated-sexual-abuse-of-children-aged-seven-to-10-rises-two-thirds) , IWF (Internet Zaintzeko Fundazioaren) txosten baten berri emanez (https://www.iwf.org.uk/).
Internet Zaintzeko Fundazioak (IWF) haurren sexu-esplotazio autogeneratuari buruzko 20.000 txosten ikusi zituen 2022ko lehen sei hilabeteetan, aurreko urteko aldi bereko 12.000 txostenak baino gehiago. Munduko joera kezkagarri honek azkar egin du gora koronabirusaren hasierako konfinamenduaz geroztik, eta 7 urtetik 10erako adin-taldean %350 hazi da 2020ko lehen seihilekotik.
Autogeneratutako irudien hazkunderik azkarrena 7 eta 10 urte bitarteko adin-taldearen artean egon bazen ere, 11 eta 13 urte bitarteko adin-taldeak sortzen du IWFk emandako irudi kopuru handiena, urteko lehen sei hilabeteetan 56.000 irudi markatuta.
Haurren sexu-esplotazioko irudi autogeneratuak, oro har, web-kamerak edo telefono adimendunak erabiliz sortzen dira, eta gero eta plataforma gehiagotan partekatzen dira. IWFk dio haurrak engainatu edo estortsionatu egiten dituztela beren buruaren irudi edo bideoak sor ditzaten.
Adibide gehienak haurren logeletan gertatzen dira, non jostailuak, garbitegiko saskiak eta hondoko armairuak ikus daitezkeen. Kasu batean, haur bat ikus daiteke, itxuraz, pantaila batean jarraibideak irakurtzen. Manta baten ertza ikus daiteke, eta horrek esan nahi du biktima prest dagoela egiteko eskatu zaiona azkar ezkutatzeko. Kasu askotan, gertatzen ari zena ez zekiten familiak etxean zeudela entzun zitekeen.
Grooming-aren faseak
-
Plataforma digitaletan biktimak bilatzea. Sare sozialetan eta online jokoetan informazioa bilatzen dute, adingabeen profiletan, argitalpenetan, txatetan... dagoen informazioa ikusten dute eta partekatzen duten guztia begiratzen dute. Adingabeek ikastetxeei, online jokoei, kirol-jarduerei edo beste leku batzuei erreferentzia egiten badiete, orri horiek ere bisitatzen dituzte informazio gehiago lortzeko. Oro har, haien hizkera, haien burua aurkezteko modua eta hurbiltzeko modua biktimaren ezaugarrien arabera egokitzen dituzte: adina, sexua, gustuak eta abar.
-
Kontaktua. Joko eta sare sozialetako zuzeneko mezuen bidez, argitalpenetan iruzkinak eginez, istorioei erantzunez... adiskidetasun-harreman bat hasten saiatzen dira. Fase honetan, biktima hobeto ezagutzen saiatzen dira. Zuzeneko edo zeharkako galderekin, adingabeak familiarekin duen harremanari, egoera ekonomikoari eta egoera emozionalari buruzko informazioa biltzen hasten dira. Beti saiatuko dira elkarrizketa arrasto txikiagoa uzten duen plataforma pribatuago batera eramaten, normalean mezularitzako app batera.
-
Konfiantza. Pederastak konfiantzazko harremana ezarri nahi du eta bere buruari buruz asmatutako gauzak kontatzen hasten da, biktimak gauza komun gehiago dituztela pentsa dezan. Adingabekoaren konfiantza irabazten hasterakoan, adingabea gurasoengandik eta hurbileko gizarte-zirkulutik urruntzen saiatuko da. Helburua adingabekoaren pertsona hurbilena eta garrantzitsuena izatea da. Harremana sekretupean mantentzea eskatzen diete. Pederastak biktimak berarengan konfiantza izatea bilatzen du.
-
Opariak eta lausenguak. «Groomer» delakoa adingabeak etengabeko lausenguen bidez irabazten saiazten da, dirua ematen dio edo gauza birtualak oparitzen dizkio joko edo sare sozialetan. Adingabea harekin zorretan senti dadila eta idealizatu delaza bilatzen du. Adingabeak gizarte-sareetan beraien irudiak bideo edo argazien bidez publikatzen badituzte, predatzaileek portaera horiek elikatzen dituzte eta gauza gehiago publikatzen jarraitzea eta publikazioak gero eta esplizituagoak izatera animatzen dituzte. Kasu batzuetan harrapariek biktimekin maitemintze ari dilera esaten dute, konfiantza-maila handitzeko.
-
Erasoa. Pederastak konfiantzazko erlazioa duela sentitzen duenean, sexu-materialaren eskaerak hasten dira (argazkien, bideoen, bideo-deien eta abarren eskaeren bidez) edo topaketa fisikoen eskaera hasten da. Pederastak ahalegin handia egingo du, eta benetan den bezala jokatuko du, adingabea jazarriz eta beldurtuz. Adingabeak aurretik zerbait bidali badu, pederastak xantaia eta estortsioa erabiliko du, duena argitaratzeko mehatxua eginez edo adingabearen familia kaltetzeko mehatxua eginez.
Ez dago denbora-tarte jakinik fase bakoitzerako, asko aldatzen da predatzaileen "urgentziaren" arabera, baina aldi berean biktima ugari egon daitezkenez, asteak edo hilabeteak egon daitezke adingabeen konfiantza bereganatzen. Predatzaileen artean elkarri laguntzeko eta haurren sexu-materiala partekatzeko komunitateak sortzen dira. Ematen den laguntzaren artean psikologoek haur eta nerabeekin hitz egiteko idatzitako eskuliburuak eta adingabeen konfiantza irabazteko aholkuak daude, baita eraso-fasean modu eraginkorragoan horiek izutzeko ere.
Askotan, pederastek beren familietatik arreta positibo gutxi jasotzen duten eta depresiorako joera duten adingabe kalteberak bilatuko dituzte, manipulagarriagoak baitira; horregatik, adingabeekin izaten dituzten elkarrizketetan galdera "kamuflatuak" egiten dizkiete, horrelako informazioa eman dezaten konturatu gabe.
Pederastak ere biktimei beste adingabekoen material sexuala bidaltzea erabaki dezake, berea izango balitz bezela, trukean haien materiala eskatzeko edo erlazio sexualak eskatzeko.
ALERTA SEINALEAK
Hurbilketa-fase ohikoenetan oinarrituta, hauek dira alerta-seinaleak edo "txartel gorri digitalak" merezi dituzten ekintzak, hau da, sare sozialetan, online jokoetan edo bestelako plataforma digitaletan berehalako blokeoak egitea merezi dutenak:
- Ezezagun batek, kalean aurrez aurre ikusi ez dugun batek, berarekin hitz egiten dugula ez esatea edo berarekin dugun "harreman digitala" isilean mantentzea eskatzen digu, inori ez kontatzeko eskatzen digu. Hori modu askotan egin daiteke, adibidez, bere guraso faltsuek sarerik, jokorik edo smartphonerik gabe zigortuta daukatela eta jakiten badute asko haserretuko liratekeelaren itxurak eginez.
- Ezezagun batek, kalean aurrez aurre ikusi ez dugun batek, mezularitzako app-etan hitz egiten jarraitzeko eskatzen digu, jokoaren plataformatik edo sare sozialetik kanpora ateraz. Aitzakiak erabil daitezke: erosoagoa dela, mezularitzako aplikazioa azkarragoa dela... Benetako arrazoia arrastro gutxiago uzten dutela da.
- Ezezagun batek, kalean aurrez aurre ikusi ez dugun batek, galdera pertsonalak egiten dizkigu familiako kideei buruz, haiekin dugun harremanari buruz, egoera ekonomikoari buruz... Galdera horiek kamuflatuta joan daitezke, adingabeek zenbat informazio pribatu ematen ari diren jakin ez dezaten. Askotan, batez ere nerabeen kasuan, ahots-deien bidez komunikatzen dira, eta adingabeak predatzaileekin barrena lasaitzen dute.
- Ezezagun batek, kalean aurrez aurre ikusi ez dugun batek, jolasetan opariak bidaltzen dizkigu, itemak edo jolasean aurrera egiteko tresnak erosten dizkigu, diru birtuala edo diru fisikoa bidaltzen digu. Inork ez du ezer oparitzen trukean ezer espero gabe, eta are gutxiago ezezagun batek.
- Ezezagun batek, kalean aurrez aurre ikusi ez dugun batek, argazkiak, bideoak edo bideokonferentziak eskatzen dizkigu edo proposamen sexualak egiten dizkigu. Irudi intimo edo sexualak bidali edo eskatzen dizkigute. Duela hilabete batzuk itxuraz kaltegarriak ez diren irudiak eskatzen hasi direla ikusten ari gara, hala nola oinak, belaunak, ukondoak... eta eskaeren maila handitzen joaten dela. Batzuetan pose sentsualak edo antzekoak eskatzen hasten dira, eta predatzaileak material esplizitua edo kontaktu fisikoa nahi duenean, daukan guztia erabiliko du biktimei xantaia egiteko.
Nerabeen kasuan, sare sozialak erabiltzen dituzte jendea ezagutzeko. Oso ohikoa da ezezagunekin hitz egitea, horregatik garrantzitsua da alerta-seinaleei adi egotea.
ZER EGIN JADA HARREMANETAN DAUDELA ETA MEHATXUAK JASOTZEN DITUZTELA ESATEN BADIGUTE?
INCIBEk, Espainiako zibersegurtasun institutuak, grooming-ari buruzko artikuluak ditu (https://www.incibe.es/aprendeciberseguridad/grooming). Hona hemen gomendioak:
Laguntza-sarea. Jakin behar dute beti beren konfiantzazko helduengana jo dezaketela laguntza bila, nahiz eta txorakeriak egin dituzten. Arazo larri baten aurrean gaude, adingabeari segurtasun eta heldutasun jarrera transmititzeko unea da, babestuta senti dadin.
Zuhur jokatu eta lasai egon. Adingabeak gertatzen ari dena kontatzeko urratsa ematea erabaki badu, horrek dakarren ahalegina baloratu behar dugu, eta ez ditugu zalantzan jarri behar bere hitzak. Biktima erruduntzat ez jotzea eta baldintzarik gabeko babesa berrestea oso garrantzitsua da.
Informazioa biltzea. Ez ditugu gauzak penstatu gabe egin behar. Erasotzailearekin harremanetan jartzeak edo informazioa ezabatzeak (bidalitako edukiak, elkarrizketak, sare sozialetako profilak, etab.) arazoa konpontzea zaildu dezake, edo arazoa areagotu dezake.
Ez onartu inoiz xantaiarik. Bere esku informazio sentikorren bat duen (edo duela dioen) erasotzaile baten aurrean bagaude, ez diogu inoiz manipulazioari kaso egin behar, egoerak okerrera egingo baitu.
Salaketa. Grooming egoera baten aurrean, ezinbestekoa da poliziarekin harremanetan jartzea. Delitu konplexua da, eta haiek jakingo dute zein urrats eman behar ditugun. Gainera, beste adingabe batzuk ere egon daitezke jazarle beraren eraginpean: gure salaketarekin atxiloketan inplikatuko gara.
Laguntza psikologikoa. Ondorioak zailak izan daitezke aurre egiteko, bai adingabearentzat, bai haren familiarentzat. Osasun-zentroak eta bere ikastetxeak laguntza emozionala eta jarraipena eskain dezakete, beharrezkoa bada.
Sare sozialak (+13 ) eta online jokoak erabiltzeko adinak errespetatzeak duen garrantzia gogorarazteko aprobetxatzen dugu. Garrantzitsua da, halaber, behin sare sozialak erabili ahal izateko adina dutenean, familiarekin batera erabiltzea, familia-kontu batekin eta ezarritako ordutegian, familiek adingabeak gidatu eta irakatsi ahal izan ditzaten. Smartphonea izateko gomendatutako adina 14 urtetik gorakoa da.
AZKENEKO IKERKETAK
Adingabeen sexu-erasotzaileek Interneten erabiltzen dituzten plataforma teknologikoak (2024 otsaila, Protect Children)
Adimen artifiziala eta haurren sexu-esplotaziorako materialaren ekoizpena (2023 abendua, Internet Watch Foundation)
NOLA PARTE HAR DEZAKEGU EKIMENEAN?
Ekimenean parte hartzeko, testu labur bat eta irudi batzuk eskaintzen ditugu, interesa duten pertsona guztiek sare sozialen, WhatsAppeko taldeen, komunikabideen edo bestelako moduen bidez partekatu ditzaten. #txartelgorridigitala hastag-a erabili dezakegu egokia denean. Halaber, irudiak eta alerta-seinaleak ikastetxeetan landu daitezke ikasleekin eta familiekin, edo sare sozialetan argitalpenak egin daitezke alerta-seinaleak ezagutarazteko edozein medio erabiliaz. Lehenengo irudia alerta seinaleak LHko haurrekin lantzeko erabili daiteke, eta bigarren irudia nerabe eta familiekin landu daiteke. Hau da testua:
Grooming-a helduek beren helburu sexualak lortzeko adingabeen aurka egiten duten manipulazio emozionaleko prozesua da. Pederastek biktimak bilatzen dituzte online jokoetan, sare sozialetan eta Interneten oro har, eta alerta-seinaleak hauek izaten dira:
- Elkarrizketak edo online harremana isilpean mantentzeko eskaera
- Online plataformetatik ateratzeko proposamena, elkarrizketak mezularitzako app pribatuagoen bidez jarraitzeko.
- Gure familiari, egoerari, harremanei eta abarri buruzko galdera pertsonalak.
- Opari digitalak bidaltzea jokoetan edo sare sozialetan, baita diru fisikoa ere.
- Irudi sentsualak edo sexualak bidaltzea edo eskatzea
Haur eta nerabe askok online munduko ezezagunekin jolasten eta hitz egiten dute, online jokoetan, sare sozialetan edo bestelako plataforma digitaletan. Horietako edozein seinale detektatzean, ezezaguna zuzenean blokeatzea gomendatzen da. #txartelgorridigitala
Informazio gehiago web orrialde honetan: www.macsonrisas.es/txartelgorridigitala