Heziketa Digitala
Hitzaldiak eta saioak
HELDUAK ETA ADINGABEAK
Centros educativos y empresas
Ikastetxeak eta enpresak
Adingabeak
Helduak orokorrean
Profesionalak
Gurasoak
HH-tik Unibertsitatera
GAIAK
Heziketa irizpideak
Sare sozialak eta mugikorrak
Osasun mentala
Adikzioa
Indarkeria digitala
Bideojokoak
Jazarpen digitala
Zibersegurtasuna
Online apustuak
Adingabeentzako hitzaldiak eta tailerrak
Ikastetxeak, ludotekak eta gaztetxeak, aisialdi taldeak, harrera-etxeak...
Saio edo tailer hauen helburua ikasleek, sare sozialen, online jolasen eta smartphonen erabilera seguruagoa eta konzienteagoa egitea da. Lehen hezkuntzan jolas eta ekintza desberdinak erabiliz, eta DBHtik aurrera hitzaldi formatoan teknologia hauek dituzten arriskuak eta erabilera desegokiak dakartzan ondorioak zeintzuk diren azaltzen ditugu eta prebentzioa nola landu daitekeen erakusten dugu.
Beste gai batzuen artean honako hauek jorratzen ditugu: Interneteko ezezagunak eta pribatutasuna, grooming-a, sexting eta sextorsioa, malwarea eta ingenieritza soziala, fake news eta gezurrak interneten, ziberjazarpena edo ziberbullyinga eta toxizitatea, bikotean kontrola bortizkeria mota bezela, sare sozialen, zibersegurtasuna... Heziketa digitalen inguruko saio hauek ere, ikasleek jasan ditzaketen ziberjazarpena edo ziberbullyinga, grooming-a (pederasten gerturapen eta manipulazioa), sextorsioa edo bestelako arazoak detektatzeko balio dute.
Bigarren hezkuntzatik aurrera hezkuntza digitalari buruzko hitzaldi espezifikoak ditugu: gazteentzako apustuen inguruko hitzaldiak, zibersegurtasunaren inguruko hitzaldiak, sare sozialak eta osasun mentalaren inguruko saioak, sare sozialen erabilera segurua, gehiegizko erabilera eta mendekotasuna, harreman digitalak eta kontrol digitala.
Urte asko daramatzagu ikastetxeetara joaten, eta hitzaldiak eta tailerrak ikasleen adinetara egokitzen ditugu.
Ikastetxeetara hurbiltzen gara eta saioak haurren adinetara moldatzen ditugu.
Lehen Hezkuntzako 3gn mailatik aurrera. LH - DBH - LANBIDE HEZIKETA - BATXILLERRA - UNIBERTSITATEA.
Euskera eta gaztelera.
55 minutu
LHn gelaz gela joaten gara eta DBHn hitzaldiak emateko gelak elkartzen ditugu.
Adingabeentzako eskaintza
Helduentzako hitzaldiak
Helduak oro har, familiak, hainbat eremutako profesionalak, ikastetxeetako irakasleak eta langileak, guraso elkarteak, enpresak...
Mundu digitalaren eta mundu digitala osatzen duten eremu askoren inguruan hitzaldiak eskaintzen ditugu. Adibidez seme-alabei pantailen erabilera osasungarri eta kontzientean hezten laguntzeko familientzako bereziki zuzendutako hitzaldietak, edo enpresentzako eta partikularrentzako zibersegurtasunari buruzko hitzaldieak, beren gailuak eta informazio digitala babesten ikasteko eta Interneten dabiltzan iruzurrak detektazeko.
Pantailak, sare sozialak, osasun mentala, indarkeria digitala, bideojokoak, Interneten dabiltzan diskurtsoak, ikaskuntzaren digitalizazioa, zibersegurtasuna... lantzen ditugu.
Helduentzako hitzaldiak aurrez aurrekoak edo online izan daitezke, eta ordu eta erdi irauten dute.
Hitzaldi bakoitzaren azalpenean, goiko aldean, hitzaldi hori nori zuzenduta dagoen zehazten da. Familiak jartzen baditu, familiei zuzenduta dago, eta adingaberik ez duen norbaiti baliagarri izan dakiokeen arren, ez du gehiegi aprobetxatuko. Denak jartzen badu, publiko orori zuzenduta dago, hau da, adingabeak haien ardurapean dituzten familiei, profesionalei, irakasleei eta, oro har, helduei. Irakasleak jartzen badu, hitzaldia ikastetxeetako langileentzat pentsatuta dago, bai irakasleentzat, baita zuzendaritza taldeentzat ere.